XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.9.- ESAERAK ETA IDAZKI BATZUK

Orain arte idatzitakoak, datorrena baino egitasun edo behintzat posibilitate neurri altuagoa dauka.

Oraindik gehiago: momenturen baten ahozko ohiturea jarraitu badogu, agirietan oinarritu gara behintzat nahiz eta kasu batzuetan zientzia historikoak zalantzan jarri.

Baina Eloirrori dagokionez aitatutakoak baino gauza barregarriagoak kontatzen dabez.

Adibidez, edozein solasaldietan Sortzez Garbiaren Eleizaren eraikuntzaren teknikari buruz hitz egiten zanean, hain orma altuak zelan altxatu daitekezan gaia agertzen zan beti.

Eta esaten zan, oraindik ere batzuk kontatzen dabe, enparantza lubetatu eta Eleizaren kanpoko ormak bere parean altxatuz joatea zala erabilitako sistemea.

Eta behin eraiki eta gero, material osagarria Ganondoko errebaleko amierara eroaten zala eta han pilatu eta horrela Montorrako mendiskea sortuko zala.

Urteetan zehar ideia hori onartua izan zan, norbaitek hondakinen gainean indusitzea pentsatu eban arte, bertan eraikitzeko.

Eta ustekabe haundia izan zan, ohituraren desmitifikazinoa ere ez zan txikiagoa izan, kentzeko lan erreza zirudiana lan gogorra bihurtu zalako, harkaitza agertzerakoan eta gogorra gainera ia ia lurraren parean estanda egitea beharrezkoa izan zen.

Hortxe amaitu zan lubetaren kondairea.

Eta beste kondaira bat, bitxiagoa eta ausartagoa, 1931n argitaratzera ere heldu zana.

Nabaria da, ezagunagaitik, hainbat herri dirala Colonen jatorria euren herria dala esaten dabenak.

Eta asmakizunetan sinistu ezkero, gure kasua izan ez arren, Indietako deskubridorea izan zana.

Cristobal Colon, ez zan horrela deituko, Cristobal Maiztegi Larriategi baino eta Soraluzen jaioa izango zan, bere ama hara ezkondu ondoren bere aita alde Ganboinoan militatu ondoren, aktiboki gainera.

Aita bakoa, bere ama bere jatorrizko Elorriora itzuliko zan Cristobalgaz eta bere anaiekaz, gero deskubridora izango zanak 14 urte baino ez eukazanean hilko zalarik.

Eta esandakoagaz batera beste batzuk ere badagoz mundu guztiaren ahoan, sutondoan neguko gabatan aitak semeei esandakoak.

Adibidez Elorrion edaten zan ura, Patxierrege, Gazeta edo Garratzgo deposito barriak eraiki arte, aintzinako hilobietatik igaroz, Neverako iturburutik bideratzeko, harriak eta Santa Cruzko baselizaren, Santa Marinakotik hurbil, hilobi osoak erabiltzen ebazalarik.

Eta herri kondaira honetan egia zati bat ere badago, 1984ko neguan iturri ondoko inguruak konpontzerakoan harri bloke haundiak aurkitu ziran taladratuak eta bere baztarretatik matxienbratuak, bata besteagaz oso ondo lotzen ziralako.

Eleiza Nagusiaren absidearen hasieraren ondoan bloke-kaineria honen arrasto batzuk ikusi daikeguz.

Beharbada hau izango da inguruetako herrien biztanleak eta batez ere eibartarrak, Elorrioko enparantzako iturritik edaten ebanak, luzazora, burutik jota amaitzen ebala kontatzearen arrazoia.

Dana dala, asko dira eibartarrak, lehen eta orain euren iganderoko Elorrioko mendietatik ibilaldiaren ondoren bertako iturritik edaten dabenak.

Ondorioei buruz Eibarrek eta bere biztanleak esan beharko dabe euren iniziatiba mundu zabaletik dabilzan elorriotar askorenagaz zer ikusirik daukan edo ez.